Programa 2016

Zubi bitartean, Orbaibarreko Erromanikora zuzendutak dauden bisita gidatuak

Larunbata, abenduak 10 (2016)

10:00etan: Lekua: Untzueko Txakur Zentroa

Lekua: Untzueko Txakur Zentroa. USAIMEN ikastaroa boilurra bilatzeko txakurrak hezitzeko
bideratuta. Iraupena: 3 ordu inguru. Esccan tokiko enpresaren eskutik (Nafarroako Txakur Eskola).
Norberaren txakurra eramatea badago, baldin eta beste animalia edota pertsonekin oldarkorra ez bada.
Plaza mugatuak. Doainik. Aurretiko erreserbak 619 430 960 zenbakian.

11:00etan: Hitzaldia: “trufagintza munduan zehar. Ekoiztutako trufa guztiarentzat merkaturik egonen da?” Marcos Morcillo Serraren ardurapean. Basoko Mikologiaren arduradun eta zuzendari. Ekomuseoan “Antzinako bizipenak” (Orisoain).

18:30etan: Ardo eta trufaz egindako uztarketa Jesús Manuel Pérez de Cirizaren eskutik (enologoa eta “Palacio de Orisoain” landetxeko jabea, Nafarroako Ardoen Ibilbidearen barne) eta Beltxaren  bikoteak lagunduta. Prezioa: 12€/perts. Emaila: feria2016@valdorba.es edo telefonoa 948 720 500. Aldez aurreko erreserba beharrezkoa da. (Abenduaren 8an, osteguna, azken eguna).

Igandea, abenduak 11

11:00etan: “XV. Trufaren Azoka Nafarroan” hasiera ofiziala. Erakusketaren inaugurazioa, Orisoaingo enparantzan dagoen karpan. Trufa freskoaren xeheka salmenta, produktu trufadunak (patea, gaztak, hestebeteak, eztia…) landare mikorrizatuak, zizak eta mikologiarekin inguruko produktuak.

11:30etan: Giza-Agility eta pertsona boluntarioen artean bilaketaren erakustaldia, Orisoaingo frontoian. Ondoren, txakurrarekin trufa bilaketa herriko lursail batean. Esccan tokiko enpresaren eskutik. (Untzueko, Nafar Txakur Eskola).

11:30etan: Txokolatezko trufak egiteko haurrentzako tailerra (3 € haur bakoitzeko edo gonbidapenaren bitartez Azokan 20€-ko gastua egiteagatik).

12:00etan: Basurdearekin Trufa bilketaren erakustaldia herriko lursail batean.

13:00etan: Show cooking: Europa Jatetxearen eskutik Orisoaingo Jauregian: Trufekin kozinatzera ausar zaitez! Plaza mugatuak direla eta, aurretiko erreserba beharrezkoa da.

13:00etan: Elizako kripta irekita bisitatu ahal izateko.

13:30etan: Trufaz egindako sukaldaritzaren berrikuntzari emandako “XIV. Tuber Saria”ren emanaldia. Sukaldari ezagunak bertaratuko dira.

14:30etan: Azokari amaiera emateko trufak eta produktu trufatuak zozketatuko dira.

14:45etan: Trufaz ondutako herri bazkaria. Plaza mugatuak. Aldez aurreko erreserba 948 720 500 telefonoan edota online-z. Egunean bertan plazak baleude, Orbaibarreko Garapenerako Elkarteko mahaian salgai egongo dira. Sarerak, arrain zopa, trufadun erregosia eta postrea. Jakitea. Prezioa 12 €/pertsonako.

“Coto Valdorba” Jatetxean trufaz ondutako menu trufatuaren daztaketa (Aurretiko erreserba jatetxean bertan – 948 721 021 – Santsoain).  Webgunea:  http:\\www.valdorba.comcoto@valdorba.com

Ángel jatetxeak trufaz ondutako pintxoak eskeiniko ditu asteburu osoan, ostiral gauetik aurrera eta sabado- larunbatak 10, menu trufatua jateko aukera  948 720 039 (Barasoain).

Goizean zehar hainbat ekitaldi egingo dira: Orisoaingo Gaitari eta Erraldoien kalejira, “Antzinako bizipenak” Ekomuseoa zabalik egondo da trufaz ondutako artzain apurrak daztatzeko aukerarekin

 

Feria de la Trufa en Imágenes (2001-2014)

OHARRA: Udal-bandoaren bitartez, TRUFA AZOKAREN GARAPENA HAUSTEA DAUKAN EDOZEIN EKINTZA GUZTIZ DEBEKATUTA DAGO, Orbaibarreko ondare naturala nahiz kulturala balioan jartzen, sustatzen eta garapena bultzatzen laguntzen baitu.  Hortaz, diru-biltzea, kalean saltzea edota azokarekin lotuta ez dagoen beste edozein ekintza ekonomikoa zein propagandistikoa guztiz debekatuta dago, Orisoaingo Udalaren aldez aurreko baimenik gabe.

OHARRA: Abenduak 11, igandea. Orisoaingo herrian, txakurrak sartzea debekatuta egonen da basurdeen trufa bilaketaren erakustaldia bukatu arte, animalien, euren jabeen eta ikusleen babes neurri bezala harturik.

 

Egitaraua hemen jeits dezakezu: Egitaraua pdf an


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies